Volver a la home   F U N D A C I Ó N
ANTONIO MENCHACA DE LA BODEGA

F U N D A Z I O A



FUNDAZIOA
·
D. ANTONIO MENCHACA CAREAGA · D. ANTONIO MENCHACA DE LA BODEGA · DEIALDIAK


Fundazioa



Antonio Menchaca de la Bodega fundazioa 1974. urtean sortu zuen Antonio Menchaca Careaga jaunak bere aitaren oroimenez. Fundazioaren helburu bezala behartsuenentzako gizarte-ekintzak egitea eta zientzia eta kultura garatzea ezarri ziren.

Fundazioaren oinarrizko jarduera eremua Bizkaiko Lurralde Historikoa da, baina muga geografiko hauetatik kanpora ere jardun daiteke Patronatuak horrela erabakitzen duenetan.
2001. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Utopia saria jaso du Fundazioak, behartsuenen alde egiten duen etengabeko jarduera dela eta.

Antonio Menchaca de la Bodega Fundazioaren egoitza Bilbon dago Berastegi kaleko 4. zenbakiko 5. solairuan eta bere telefonoa 94 423 5119 da.


JARDUERAK:

Diru-laguntzak

Gaur egun gizarte-ekintzaren alorrean lan egiten duten erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia zabaltzen du Fundazioak; beren jarduera pertsona baztertuekin garatzen dituzten erakundeei eta beren lanean bestelako diru-laguntzarik ez duten erakundeei ematen zaie lehentasuna.

- Diru-laguntza jaso izan duten erakundeak


Sariak :

Antonio Menchaca de la Bodega Fundazioak urtero sari batzuk ematen dizkie beren eguneroko bizitzan beren jarrerarekin besteekiko elkartasuna agertzen nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz erakundeei; eta hau deialdi publiko bidez egiten da.

- Sarituen zerrenda:

Elkartasunari saria

Pilar Eguren andrea
Juana Concepción Basabe andrea,
Mª Ángeles Jiménez andrea
Mauro García jauna
Cristina Bilbao andrea,
Leonor García andrea
Natividad Bartolomé andrea,
Begoña Arruza andrea,
César Leguina jauna
Libertad Viguri andrea
José Antonio Nielfa jauna
José Santamaría jauna
Mª Luisa del Pozo andrea
Macrina Gutierrez andrea
Magdalena Gortázar andrea
Diego Berguices jauna
María Luisa Landeta andrea
Agustín Braceras jauna
Santiago Rodríguez jauna

Alejandra Huerta andrea
Manuel Lazcano jauna
Pedro María Estrada jauna
Benjamín Cornago jauna
Juan del Pino jauna
María Dolores Puente andrea
Josefina Galarza andrea
María Jesús Arias andrea
Víctor Zabala jauna
Luis Carlos Oliden jauna
María Dolores Moreno andrea
Pilar Narvona andrea
Luis Ortiz jauna, Jesús Biaín jauna
Antón Arana jauna, Isidro Pérez jauna
Ramón Astita jauna
Jesusen Bihotzaren Zerbitzarien erlijio-kongragazioa
Radio Bilbao “El Farol del Sur” irratsaioarengatik
Andre Maria Doloretakoaren Hirugarrendar Kaputxinoak
Bizkaiko Parkinson Elkartea
Athletic Club-eko jokalari-taldea.


Hitzarmenak

Fundazioaren jardueren artean nabarmentzekoa da elkarrekin proiektuak garatzeko hainbat erakunderekin hitzarmenak egin izana.

- Egindako hitzarmenak:

ONDASUN HIGIEZINAK LAGATZEA: Fundazioak Errekaldeberriko Altube eta Villabaso kaleen artean dagoen solairuarte bat laga dio San Bizente Paulekoa Elkarteari. Erakunde honek inguruko gazteei laguntza kulturala emateko lanak egiten ditu lokal honetatik.

HONDAMENDIETAN LAGUNTZA: 2001. urtean Fundazioak diru-laguntza bat eman zion Gurutze Gorriari El Salvadorren “mitch” urakanak erasandako eremuan laguntza emateko.

Halaber, 2005. urtean Fundazioak diru kopuru bat eman die Munduko Medikuei 2004ko abenduko tsunamiaren ondorioz kalteak jasandako inguruetan erabiltzeko.


Bestelako jarduerak


• Ondasun higiezinak lagatzea
• Hondamendietan laguntza
• Ondarea erabilera kuturaletarako lagatzea (Itsas Museoa)
• Fundazioei laguntza ematea (Bernaola Fundazioa)



Patronatua

“ANTONIO MENCHACA DE LA BODEGA” Fundazioaren patronatua honako lagun hauek osatzen dute:

Lehendakaria:
MARIA MENCHACA SALAMANCA.

Lehendakariordea:
CARLOS ROYUELA GARRÁN.

Batzordekidea:
MARTA BARCO MONDRAGON.

Batzordekidea:
MARÍA JUSTE MENCHACA.

Batzordekidea:
ESTEFANÍA JUSTE MENCHACA.

Batzordekidea:
ÁNGEL MARTÍNEZ FLÓREZ.

Batzordekidea:
PEDRO MARIA URIARTE CENARRUZABEITIA.

Batzordekidea:
FERNANDO GARCÍA DE CORTÁZAR Y RUIZ DE AGUIRRE.

Batzordekidea -Diruzaina:
JOSE MARÍA FERNÁNDEZ BILBAO.

Batzordekidea -Idazkaria:
JUAN SANMARTIN DE CASTRO.



Kide ohiak

Fundazioak, bere historian zehar, bere patronatuan honako kide hauek izateko ohorea izan du:

Antonio Menchaca Careaga jauna.

Rafael de Zavala Astigarraga jauna.

Jesús María Madina Bolumburu jauna.

Javier Gómez Zubeldia jauna.

Iñigo de Zavala Ortíz de la Torre jauna.